Topaketa irailaren 1etik 4ra izango da Ozaetako (Araba) Sorgingunean. 100 lagunentzako lekua izango da

Hilabete luzeetan lanean aritu ostean, dena prest dago Euskal Herriko lehenengo neska gazteon udaleku feministak ospatzeko. Uda honetan, denbora tarte batez elkarrekin espazio bat partekatzeko proposamena da Udaleku Feministena. Euskal Herrian lehenengo aldiz esperientzia honi heltzeko prest gaude, espazio horretan une formal zein informalak partekatzeko prest.

Irailaren 1etik 4ra bilduko gara 100 neska gazte Ozaetako Sorgingune etxean. Horretarako gaurtik irekita dago izen ematea http://gazteudalekufeministak.eus/ helbidean. Bertan bestalde, gainontzeko informazio guztia topatu ahal izango da: non, zer, metodologia, hizkuntza irizpideak…

Helburu nagusietako bat, aisia elkarbanatu eta modu ez formalean egoteaz gain, neska gazteon ahalduntze kolektibo zein pertsonala indartzea izango da. Horretarako, udalekuek ere izaera eraikitzailea izango dute, hala, bertaratutako guztiok parte-hartze aktiboa izango dugu bai egitarauaren diseinuan, bai ekimenen antolakuntzan edo edukien adostean.

Nondik dator proposamena?

‘Eraikuntza lanetan ari gara’ dinamikak izandako asanblada ezberdinetan (Usurbil, Errekaleor, Karmelo…), sortutako proiektua da Udaleku Feministena. Asanblada horietan lehen harritxoa jarri eta ondoren, gaurko egunez aurkeztuko dugun proposamena osatzeaz arduratu den lantalde bat osatu genuen irailean.

Neska gazteok osatutako lantaldea batu gara, mode autonomoan ekimen hau antolatzeko bildu garenak.

Zergaitik neska gazteontzako?

Udaleku hauek bakarrik neska gazte eta feministentzat izango dira, izan ere, garrantzitsua iruditzen zaigulako bai botere helduaren eta bai botere patriarkalaren  aurrean guretzako segurua izango den espazio bat sortzea. Udalekuak baina ez dira burbuila isolatu bat izango espazioan, modu zuzenean edo zeharka, Euskal Herriko mugimendu feministari ekarpena egiteko asmo baitio.

Neska gazteok elkar ezagutu eta batera hausnartzeko espazio feminista bat sortzeko; Neska gazteon errealitatea ezagutu eta gure zapalkuntzari aurre egiteko tresnen sorrera bultzatzeko; Neska gazteok emakume feminista gisa ahaluduntzeko; modu honetan gure formakuntza eta autoestima indartuz. Hala, gure gorputzen jabe izan eta askatasunez bizituz, dugun potentzial politiko eta pertsonalaz gozatzeko; Aisialdiaz gozatzeko; askotan espazio formaletara lotzen dira gure arteko topaketak baina Udaleku hauetan espazio formalari besteko garrantzia emango diogu espazio informalari, hau da, jaia eta aisialdiariari. Gauzak horrela, kultur mailan emakume feministek egiten dutenari oihartzuna emateko espazio ere izango dira Udalekuak.

Categories: Aurkezpenak