Irailaren 1etik 4ra, 100 neska gazte batuko gara Ozaetan! Eman izena lehenbailehen!

Uda honetan denbora tarte batez elkarrekin espazio bat partekatzeko proposamena da Udaleku Feministena; espazio horretan une formal zein informalak partekatzea da asmoa.

Heteropatriarkatuak neska gazteon bizitzetan forma konkretu bat hartzen du, gure identitateak eta gorputzak modu berezituan menperatuz. Aspaldiko abesti batek zioen borreroak badituela milaka aurpegi, eta kantu horren doinuekin dantzatuz neska gazteoi zapaltzen gaituen borreroari mozorroa kendu nahi diogu udaleku feminista hauetan.

Zapalkuntza horren aurka borrokatzen dugu eta borrokatzen gara gure egunerokoan, eta udalekuak bide horretan hauspo izan nahi dute: elkarrekin batu, esperientzia zein ikusmoldeak trukatu, ondo pasatu eta tresna berriak sortzeko. Izan ere, Udalekuak eurak espazio aske izango diren heinean borrokarako leku izango dira baina baita tresna berrien kimu ere.

Categories: ONGI ETORRI!